Jarduera 4 - Aurkezpen Animatua



Kaixo beste behin, hemen nabil bueltan beste sarrera berri batekin. Oraingoan aurkezpen animatua prestatzea planteatu zaigu klasean eta hura burutzeko hiru arlo hartu behar genituen oinarri moduan. Nire kasuan lehenengo mintegian ikusitako Salvados telesaioaren ''Vivir Conectados'' programa hautatu dut gai gisa. Gaiaren aukeraketa erraza izan zitzaidan nahiko gustura hartu nuelako programa hori eta ondo gogoratzen nuelako. Aurkezpena egiteko Genially programan garatu behar zen, eta horrela burutu dut.

Egindako aurkezpena hurrengoa izan da: Urtzi Arce - Mugikorrarekiko Mendekotasuna (Genially)

Lana egia esanda gustura bete dut eta uste dut web-programa honek potentzial handia daukala aurkezpenak egitekoan. Berez ez nuen ezagutzen, baina bai beste antzerako programa batzuk. Hori dela medio begi onez ikusi dut lana egiteak, azkenean beste weborri interesgarri baten aurkeztea erakarri digulako.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Jarduera 3 - Infografia

Jarduera 2 - Stop Motion